|
Ingurumena -
Mobilizazioak
|
|
2011/06/13 |
|
Manifestazioa ekainaren 22an Arriaga plazan
Hainbat indar politiko eta sozialek deituta, datorren ekainaren 22an, Bilboko Arriaga plazan, 19:30ean, "Euskal Herrian ez dugu nuklear jatorrizko elektrizitaterik nahi!" mezuarekin manifestazio bat burutuko da. "Alemanian bezala, entral muklear guztiak itxi Garoñatik hasita" aldarrikatuko da.
Garoña zaharkituta dago eta arriskutsua da. Orain dela hilabete batzu 40 urte bete zituen (diseñatu zuteneko denbora) eta guztiz amortizatuta dago aspalditik. Horregatik negozio handia da Endesa eta Iberdrolarentzat (egunero milioi erdi euroko mozkinak dituzte). Gu guztion segurtasunaren kontura egiten ari diren negozioa da. "Hemen ere Alemanian bezala zentral nuklearrak ixtea guztiz posiblea da. Horrekin batera energia berriztagarriak bultzatu behar dira eta gure energia kontsumoa murriztu, energia aurreztuz", diote. Konbokatoriaren egileak hauexek dira: Berdeak, Bildu, Bizilur, CGT-LKN, ELA, Ekologistak Martxan, ESK, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Mundubat eta Sare Antifaxista.
|