>

“Jendeen arteko harremana dut maite Idokin”

 

Hervé Récalde, Hasparreneko laboraria eta Idokiko partaide berria

"Ekainaren 10ean Idokiren 20. urtemuga ospatuko da, 30 etxaldek ateak irekiz"


Idoki markak 20 urte ospatzen ditu bisita egunaldi haundia antolatuz  ekainaren 10ean Ipar Euskal Herrian gaindi. 30 bat etxaldek ateak irekiko dituzte, animazio zonbaitekin, etxe ekoizpengintzaren ezagutarazteko eta euskal markaren promozioaren egiteko. Hazparreneko zirkuituoan Hervé Récalderen etxaldea bisitatuko da. Bera Idokin sartu berria da. Orain dela urtebete hasi zen gazta egiten Ttukulua etxaldean. 13 urte daramatza nekazaritzan.

-Nolako etxaldea da Ttukulua ?
Etxaldea Hazparnen da. 20 bat hektara baditugu eta 230 bat ardi. Ardi gasna egiten dugu. Bakarrik plantatua niz, bainan aitak laguntzen nau lanetan. 1999an plantatu niz eta duela urtea gasna egiten hasi niz. Ordu artio Heletako gasnategiari saltzen nuen esnea. Gasnatzen hasi niz esne kantiteagatik nahi bainuen esne hori untsa baliatu. Urtean 15.000 pinta egiten ditut.

-Ofizio berriaren ikasteak (transformazioa eta saltzea) ez zaitu izitu ?

Ez. Gasna zer zen banakien. Etxean gasnatzen ikasia nuen, denboran aitarekin. Hor egia da besterik dela. Gasnategia eraiki dut, laguntza zonbait ukan ditut. Saltzeko, Hazparneko etxe ekoizpen merkatuan ibiltzen niz ibiakoitz goizetan. Ez dut dena hor saltzen, etxetik ere pixka bat eta udan Arrangoitzeko merkatuan, astezken guziz.

-Duela urtea Idokin sartu zira ere. Zendako ?
Lehenik laguntza eta segipen teknikoaren ukaiteko, kalitateari buruz adibidez. Orai ikusten dut, urtearen buruan, ainitz ekarri dautala beste laborarien ezagutzeak. Hamar urtez, pixka bat bakarrik egon niz. Idokin maite dutana da sare indar hori, jendeen arteko harremana. Ohartu niz ez nintzala bakarrik. Inguru huntan, laborantxak hedatzen ari dira, haunditzen. Idokirekin ikusten dut ni bezalakoak ere badirela.

-Zure etxaldeko ateak idekiko dituzu ekainaren 10ean. Zer erakutsiko duzu ?
Etxaldea idekia izanen da oren batez, bisitarendako. Jendeak ikusiko du nahi duena ! Gasnaren lana erakutsiko dut. Zonbait zaldi baditugu ere, horiek ere erakutsiko ditugu.

Iturria: Laborari

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

Lo más leido

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..