Emakumea elikadura burujabetza eraikuntzaren ardatz PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Elkarrizketak - Elkarrizketak
2011/03/29



Nerea Izagirre, ELKAR SAREAko Kide

"Elikadura Subiranotasuna genero ikuspegitik" jardunaldiari buruzko kronika

Emakumeak Elikadura Burujabetzaren eraikitzean duen garrantzia, aurkitzen dituen zailtasunak eta azaltzen zaizkion gabezietaz hitzegitea helburu nagusitzat hartuta elkartu ginen pasa den martxoaren 26an Kristinaenea Fundazioan Elkar Sareako kideak, Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako hainbat emakume eta zenbait gizonezkoekin. Esperientziak elkarbanatzeko horretan, Euskal Herriko emakume baserritar gazteak izan genituen mintzakide, beren itxaropen, zailtasun, ilusio eta trabak adierazten.
Faltan bota genituen ordea, Iparraldeko ordezkariak, haiek beren lanen estutasunean, ez bait izan zuten bertan egoterik izan. Faltan bota genituen ere, bertaratu ginenen hitzetan, gure baserritar “amonak”, herri jakituriaren zaindari, eta baita gure arrantzaleekiko aipamenak, Elikadura Burujabetzaren eraikitzean ahaztezinak, baina tamalez, ahaztuak.
Elikadura Burujabetzaren arerio nagusitzat sistema kapitalista identifikatu genuen,  Esther Vivasen laguntzaz, bere hatzapar harrapalarien baitan sentitzen garelarik. Murgilduak gauden eredu honek ezartzen dizkigun ohiturak gure “erabakitze eskubidearen” murrizketa orokorra besterik ez duela suposatzen eratorri genuen,  eta nahiz eta aldaketa posible baten aurrean itxaropentsu azaldu, gure erraietara bueltatzeko beharra eta galtzear dagoen herri jakituria berreskuratzea izan genituen ondorio. 
Bazkaltzeko osteratxo bat hartu ondoren, emakumearen prekarietate orokorrarekin heldu genion arratsalderi. Barneratua dugun krisialdi  global honek, krisialdi ekonomiko, ekologiko, soziala eta oro har, bizitzeko krisialdi honek, emakumea gogor kolpatzen du. Gizonezkoek eraikitako botere menperatzaile honetan, emakumea beti beren baitan, berezkotzat ezarri zaizkion rolak betetzen, batez ere zaintza eta etxeko lanekin lotzen diren lanak, eta gainera, denboraren poderioz, berdintasun eskubideen lorpenari erantzunez, indarkeriz beteriko lan mundu batean gizonezkoen rolak ere betetzera behartua da, behin eta berriz bere balioa frogatzera behartua. Emakumeok belaunaldiz belaunaldi maitasun guztiarekin jaso eta elkarbanatu dugun herri jakituria hori galtzera eraman gaitu egoera honek. Gure arbasoen ohiturak mespretxatu eta sistemak emanak ekartzen dizkigun ohiturak barneratuz. Gaur, inoiz baino zapalduago sentitzen gara, emakume basarritarrak oraindik orain ez dugulako gure lanaren errekonozimendurik jaso eta gainera desagertze arriskuan gaudelako, eta mundu moderno honetako gainontzeko emakumeok gure “erabakitzeko eskubidea” guztiz galdu dugulako garapenaren izenean. Elikadura Burujabetzaren galtzea honen islada zati bat besterik ez da baina, oso zati garrantzitsua, gure ama, amona eta birramonen jakituria eta praktikekiko haustura suposatu duelako.
Gu, ordea, itxaropentsu berriro ere, Elikadura Burujabetza eraikitzeko bidean alternatiba eta proposamen berrien ahots. Euskal Herrian zehar eraiki diren eta etengabe hazten ari diren alternatibei ere eutsi diegu, nolabait ama lurrari zor diogun duintasuna berreskuratzeko asmoz.

 

 

Gure lurra, gure etorkizuna

BASERRITIK MUNDUA

IRITZIA

Tinogasta: ¡No pasarán! Ni con camiones, ni con palos, ni con balas... ¡NO es NO!

Unión de Asambleas Ciudadanas por el Agua y la Vida (Argentina)

"La represión y persecución de nuestros compañeros no hace más que multiplicar las voces de más y más vecinos, asambleas y organizaciones sociales, que reclaman porque se respete la autodeterminación de los pueblos en lucha contra la megaminería"

El pasado sábado 12 de mayo, la policía de Fiambalá que escoltaba a tres camiones de transporte vacíos de la empresa Bajo de la Alumbrera en camino hacia Chile, reprimió salvajemente a miembros de la Asamblea de Ciudadanos por el Agua y por la Vida, de Tinogasta, que cumplían sus guardias en la ruta nacional 60 con el fin de evitar el paso de los camiones con explosivos, químicos y maquinaria para ser utilizados por la megaminera. En este acto, la policía detuvo a tres compañeros: Darío Moreno de Tinogasta, Ezequiel Koch de Chilecito y Eduardo Argañaráz de San Fernando del Valle de Catamarca, que se encontraban acompañando la lucha de la asamblea. Los asambleístas no fueron trasladados a la comisaría de Tinogasta, sino que fueron llevados, incomunicados, al pueblo de Fiambalá, a más de 50km, golpeándolos durante el camino. Por aproximadamente dos horas no se supo el paradero de los compañeros, siendo virtualmente secuestrados por las fuerzas represivas.

Para adherirse a campaña contra megaminería y contra la represión social:
apoyotinogasta@gmail.com

Más

Gehiago irakurri...

IRUDIAK

RSS
Twitter