>

Justizia soziala eta ekologikoaren aldeko kate bateratua ekainaren 20an Miarritzen

Laborantza iraunkorra eta elikadura burujabetza aldarrikatuko da besteak beste. R + 20 dela eta, mundu osoan zehar ehundaka ekintza egingo dira egun horretan

Rio + 20 dela eta,  Herrien Gailurrak (ekainak 15-23 Rion bertan ere dago) deiturik mundu mailako ekintza eguna izango den ekainaren 20an,  19:00etan, Miarritzen (hondartza nagusian) jende kate bateratua osatzeko deia zabaldu dute publikoki Baionan 24 elkarte, kolektibo eta erakunde desberdinek (EHLG eta ELB barne), justizia soziala eta ekologikoa eskatzeko. Hazkundearen lasterketa eroa gelditzea eta laborantza iraunkorra, elikadura burujabetza, denen ontasunen berganatze kolektiboa, trantsizio energetikoa eta ekonomiaren bertokiratzea aldarriaktuko da. Egun horretan,  mundu osoan zehar antolatuko ehundaka  ekintzak burutuko dira.

"Toki mailan batez ere, egiazko alternatiba eta aterabideak ez dira eskas: tokiko garraio kolektibo neurritsuagoak, garraio mota eztiak eta AHT suntsitzailea, xahutzailea, ezertarako ez denaren kontrako borroka; itsasoko eta erreketako uraren kalitatea berreskuratzeko borroka erreserbak babestuz ere, tokiko monetak, tokiko laborantza iraunkorraren sustengua, AMAP-en biderkatzea, banatze zirkuitu laburrak, ondarkinen bereixketaren aldeko borroka eta gasaren espekulazio eta merkatuaren kontra (gas hodi desberdinak…)", diote gizarte taldeek.
Ondoko hauek dira kate erreibindikatiboan parte hartzera deitu duten taldeak: Amis de la Terre, ATTAC Pays Basque, ATTAC Landes Côte Sud, ATTAC Marsan, Avenir Garazi-Baigorri, Bizi !, CADE, CCFD, Cimade, CGT Education 64, Collectif Féministe contre les Violences Sexistes, Coordination anti-LGV, EHLG, ELB, Inter-AMAP, LAB, Ligue des Droits de l’Homme, Mouguerre Cadre de Vie, PAF, Terre et Humanisme-Colibris, Surfrider Foundation Antenne Côte Basque , Txirrind’ola, UDE Ustaritz Defendre l’Environnement, Vegan Pays Basque.

 

Gehaigo

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..