>

AHT lur desjabetzen kontrako kontzentrazioa Hernanin

Maiatzaren 30ean, goizean, AHTaren Hernani-Astigarraga zatiaren lur desjabetzak hasi dira Hernaniko Udaletxean. Aurrekoetan bezala, kontzentrazioa egon da udaletxe aurrean non berrogei lagun parte hartu duten, leloa hau zelarik: “kendu zuen hatzaparrak Hernaniko lurretatik. Makinak kanpora”. Hasi eta gutxira, Ertzaintzak han gerturatutakoak plazaren alde batera baztertzera derrigortu ditu. Elkartutakoak 9ak arte AHTaren aurkako oihuak bota dituzte Fomento Ministeritzakoak azaldu bitartean. Udaletxera sartu direnean, poliziaz inguratutak, oihuak indartsuagoak izan dira. Kontzentrazioa goizeko 10ak arte iraun du. Aurretik, udaletxean deitutako lur desjabetzak bertan behera gelditu izan dira herriak azaldutako aurkakotasunarengatik. Hala ere, Fomento Ministeritzak bere salbuespen egoera ezarriz Gobernuko Subdelegaritzara deitzen ditu lur jabeak  bertan sinatzera behartuz. Egun hauetan, AHTaren lur desjabetzak inguruko herri ezberdinetan izaten ari dira. Bertan, lur jabe batzuek, desjabetzak beraien lurretan egitea eskatzen ari dira.  Hau eskatzea beraien eskubidea den zerbait da legean oinarritutakoa. Beraz, desjabetzak aurrera eramango dira eskatutako lurretan.

Hurrengo deialdiak:
-Hernani. Ekainak 2: Urumea jaitsiera (Ereñozu-Hernani). Irteera goizeko 11etan Ereñozuko futbol zelaitik. 17:00etan giza katea Elorrabi sagardotegitik. 19:00etan kalejira Zinkoenea plazatik herriko kaleetan zehar.
-Astigarragan. Ekainak 5, 6 eta 7 lur desjabetzak izango dira.
-Donostian. Ekainak 13 eta 14 lur desjabetzak. Ekainaren13an, kontzentrazioa goizeko 08:30etan udaletxe parean.

Bideoa

Informazio gehiago

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

Lo más leido

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..