Hautetsiek kolektiboa osatu dute, esne kooperatibako ekoizleei sostengua emateko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Euskal Herria - Mobilizazioak
2012/01/23

Auzapezek, kontseilariek, senatariek eta Baionako diputatuak agerraldi publikoa egin zuten urtarrilaren 20an CLPB Euskal Herriko  esne kooperatibari sostengua eman eta berrogeita hamar herri eta herri elkargok izenpetu duten mozioa aurkezteko. Ipar Euskal Herriko berrogeita hamar bat hautetsik, auzapezek eta kontseilarik, baita Jean Jacques Lasserre eta Frederique Espagnac senatariek eta Baionako diputatu den Jean Grenetek ere prentsa agerraldia egin zuten. Bertan, 1999an CLPBren esnea partekatzeko Interprofesionalean hartu zen akordioa betetzeko eskatu zuten, «lekuko esneari lehentasuna» ematea eta «CLPBko esnearentzako aterabide kolektiboa eta interprofesionala» bilatzea eskatuz.

 

«Erabaki horien aplikarazteko legez eta juridikoki, hedapen neurria galdegin behar du Interprofesionalak. Aterabide iraunkorra izan behar da eta CLPB bere osotasunean errespetatu behar da», azaldu zuten mozioan. Idatzia joan den asteartean zabaldu zenetik, berrogeita hamar atxikimendu bildu ditu herri eta herri elkargoen artean.

Iturria eta gehiago: Gara