Ardi esne ekoizleek jogurtak eskaini dizkiote Bihotzeko Ostatuak elkarteari PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Euskal Herria - Mobilizazioak
2012/01/20

Paueko eta Miarritzeko esne jaurtiketen ondotik, ostegun goizean, CLPB kooperatibari loturiko ardi esne ekoizleek 4000 jogurta eman dizkiete Angeluko Bihotzeko Ostatuak elkarteko laguneri. Hortaz gain, beste berri garrantzitsua eman dute: "Gaur kooperatibak ez du esnerik arroilara bota bere izena ixilean gorde nahi duen industrial batek soberakina -gutti gorabehera 8000 pinta bi egunero- hartu baitu" azaldu du CLPBko André Iribarne lehendakariak. Bestalde, krisia gainditzeko bidean zenbait mintzaleku jarri dira martxan eta litekeena da hemendik guttira "industrialek gurekin berritz biltzeko xede ukaitea" gaineratu du Iribarnek.
Iturria: kazeta.info