Lur Berrik bere funtsezko izaitea berreskuratu behar du
70 laborari batu dira Aiziritzeko protesta ekitaldian

Lur Berri kooperatibaren aurrean elkarretaratzea burutu du ELB sindikatuak. Eta bertan salaketa hauek egin dituzte:
Lur Berri koperatibaren desbideratzeak untsa erakusten du Spanghero aferak bai eta haunditze eta internazionalizatze estrategiak dituen ondorioak, lekuko ekoizle, kontsumitzaile eta zabalago lekuko garapen
ekonomiko eta sozialaren gainean.
Hedatzea, enpresak eroste, batzu eta besteen kapitalean parte hartzea, hara zer den azken urteetan Lur Berrik hautatu duen estrategiak, beti haunditzea merkatu mundialean aktore nagusi bat izan nahiz, hegalak erre arte, afera
honek erakusten duen gisan.

Tokiko interes eta beharretarik beti eta urrunago da Lur Berri, lekuko ekoizpenen saltzean eta baloratzean ez du interesik ez eta ere tokiko sailen eraikitzean :
- Spangheroren bidez, nahiago du zalbi haragia kanpotik sarrazi 0,5 edo euro batean kiloa, hemengo laborariak ez direlarik heltzen behien saltzera Donapaleuko hiltegia hestera eraman du, hurbileko tresna zelarik alta ez du deus indarrik egin nahi lekuko artoaren berexteko (sobera lan) ardi esne hazleak galdegile direlarik eta Ossau Irati sor markako arduradunek behi baino gehiagotan galdea egina dutelarik.
- Gaur agerian dena ez da kasu bakarti bat bainan bai egin ahal benefizio egin nahiz ari den sistima komertziala, logika liberala hutsean, ekoizle eta kontsumitzaileen gainetik pasatzen dena, dirua egiteko bakarrik.
- Afera hunek kredibilitatea galarazten die Lur Berriko hazle eta kide guzieri alta ez dutelarik deus ikustekorik nahaskeria huntan. Spangheroren ardurarik gabeko kudeaketak lanjerrean emaiten ditu ere enpresako 300 langileak.
- Laborari ofizioari balioa ber emaiteko eta kontsumitzailearengan konfiantxa berriz pizteko produkzioa berlokalizatu behar da, gardentasun osoz, tokiko kontsumoari egokituz.
ELBk dio Lur Berrik arrunt bidez aldatu behar duela bere estrategian, bere funtsezko izaitea berreskuratuz, laborariek sortu koperatiba lurraldea kolektiboki eta iraunkorki garatzeko, eta ez bakar batzuren probetxuko ari den enpresa.

argazki gehiago: Baserri Bizia