>

Izar Lorea, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen aldizkariaren 46. zenbakia

"Laborantzako ministro berri bat badugu, bere mezuan «aldaketa» goraipatu duen gobernu berri baten kide. Aldaketa, laborantzan ere nahi dugu ! Mementoko gai nagusia PAC politikaren erreforma dugu eta batez ere horren bidez heldu zauzkigun laguntzen partekatzeko manera" dio Mixel Berhocoirigoin ekaineko "Izar Lorea" 46. zenbakiko editorialaren hasieran.
Eskuratu aldizkaria

"Euskal Herrian ere, baditugu gaiak ministeritza berria interesatu beharko dituenak, halanola, ardi esne saila. Batzuek pretenditzen badute ere ez dela krisiarik sektore hortan, segurra dena da gauza ainitz gaizki dabiltzala, ondoko sasoina hasi aintzin konpondu behar direnak : ez da uste gabetarik erabakia ministeritzatik “médiateur“ baten ekarraraztea!
Behi esnearen sektorea ere berrikusi behar da, orai arte antolatua zena ez dadin merkatu liberalaren menpe geldi, esne egilen kaltetan...
Laborantza iraunkorraren gaia ere mahai gainean ezarri behar da. Guttienez, eskatzen dugu laboraria, gizartea eta natura errespetzen duen laborantza mota horrek izan ditzan laborantza industrialaren eta intensiboaren aukera eta baldintza berak, bere bidea garatzeko. Gaur egun, laborantza industrialak konpetitibitatearen itxura emaiten badu, besteak baino diru publiko gehiago biltzen duelakoan da, eta bere kostu batzu guzieri fakturatuak direlakoan (kutsadura, energia eta beste...).
Aldiz, laborantza iraunkorrak ekartzen dituen zerbitzu publikoak ez dira behar den heinean ordainduak... Hori hola izanen delarik, laborantza iraunkorrak guzieri erakutsiko du, estrukturalki, gehien efi kazitate berak daukala, ekonomia eta sozial mailan...", amaitzen du.

 

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

Lo más leido

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..