Arrasateko (Gipuzkoa) Gesalibar auzoko Aldape baserria erori egin da gaur goizean, eta ondorioz, gizonezko bat eta emakumezko bat hil egin dira. Gizonezkoaren emaztea larri zaurituta dago, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Hildako emakumea zauritutakoaren ahizpa da. Azken datuen arabera, baliteke gas leherketa batek eragitea baserriaren erorketa.






