>

2013tik goitiko Europako laborantza politika : aintzinamenduak hazleendako Confédération paysanneri esker

Apirila undarrean, bilkura ainitz burutu ditu Confédération paysannek Bruxellesen, Europako Komisione eta Europako Legebiltzarreko hautetsien aintzinean, Europako Laborantza Politikaren erreformari hobetze proposamenak aurkezteko. Proposamen horiek baitezpadakoak dira laborarien etorkizuneko eta gure lurraldeetako elikadura burujabetzarendako.

 

 

Prentsa oharra

Hazleendako biziki inportantak diren pundu zonbaitetan entzuna izan da Confédération paysanne:
Europako komisioak alhapideen definizioaren aldatzea proposatua zuen, larreak eta bortuak definiziotik kenduz. Bortuko eremu zabalak alhapide bezala kontsideratuak izaiteko Confédération paysannek aintzinatu dituen argumentuek entzun ditu komisioak eta gune horiek alhapide bezala sailkatuak izaiten segitu behar lukete.
Bost urtez goitikako pentzeak, behin betiko pentze edo « prairies permanentes » definizioan sartzea proposatu zuen Komisioak. Manera horrez ez zen gehiago beste kulturarik sartzen ahalko eremu horietan, Euskal Herrian usu egiten den bezala eta etxaldeen bazka autonomia ainitz kaltetuko zuen. Proposamen hori ber ikusia izanen da. Bost urtez goitikako pentzeak oraiko sailkapenarekin segitzen ahalko dute, produkzio sistimetan errextasun gehiago utziz.
Berriki abiatu den “Zones defavorisées simples” sailkapenaren ber definizioa ez dela sobera gogortuko adierazi dute, kriterio berriak sartuko dira, belarrez den eremu heinaren kondutan hartzea adibidez. Manera horrez, ICHN mendi laguntza atxikitzen ahal litaike hazkuntza eremu zailetan.

Europako Laborantza Politika zuzenagoaren aldeko proposamenak defendiatu ditu berriz gure sindikatak :
- merkatuen zaintzeko tresnen atxikitzea eta azkartzeko, manera bakarra baita laborarieri prezio onen segurtatzeko,
-  hein batetik goiti, laguntzak ttipiagoak izaiteko eta zinezko mugen finatzeko tresnak izaitea,
- zailtasunetan diren produkzioendako, laguntzak produkzioari lotuak izan diten berriz, lanean ari den jende kopurua kondutan hartuz,
- ardi, behi eta ahuntz hazkuntzendako laguntza berezi baten sortzea (ardi prima eta behi primaren desagertzeagatik),
- etxalde ttipieri buruzko laguntza baten sortzea, beste laguntzeri gehituko dena, Estado bakotxak definituko duelarik zer den etxalde ttipia bere eremuan.

Confédération paysanne entzuna izan da bainan mobilizaturik segitzen dugu, lurralde guzietan laborari ainitz biziaraziko dituen.laborantxa politika zuzenagoaren defenditzeko.

Harremanetarako : Mikel Hiribarren : 06-38-91-04-83

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..