|
http://fromages-basques.com/ webgunean agertzen denez, euskal artzain gazte baten irudia erabili zen "P'tit Basque" gasnaren publizitatea Eslovenian egiteko. CLPBko ardi esne ekoizleek esnetegiei hori leporatzen diete euskal irudia erabiltzea kanpoko esnearekin egindako gasna saltzeko.
Bizi! mugimenduko ekintzaile den Jean-Noel Etcheverryk burutu duen inkesta batek frogatu duenez, duela zenbait urte telebistan sona handia hartu zuen "P'tit Basque"-ko iragarkia Eslovenian filmatua izan zen. Lactalis industrialaren iragarkian "euskal artzain" batzuk mendietan ikusten zirela. Baina sona handia hartu zuen publizitaearen "making of" delakoa ikertuz Bizi! mugimenduko ekintzailea den Jean-Noël Etcheverry "Txetx" konturatu da iragarkia Eslovenian filmatua izan zela. Bestalde, artzain gaztearen papera Noah Silver frantses aktorea egin zuen. Autoen matrikula, ostatu baten izena, autoetako logoak edo-ta aktore batek erran behar zuen esaldiaren fonetika aztertuz aski erreza suertatu da, omen, "P'tit Basque" gasnaren jatorri arrotza deskubritzea. Mareluski, ezaguna ez den arrazoina batengatik, aski famatua bilakatu den "making of" hori saretik desagertu da. Izan ere, aski fite beste norbaitik berritz eman du sarean, webgune honetan atzeman daiteke. Laburbilduz, Eslovenian filmatutako iragarkiak euskal nortasuna goraipatzen du gasna baten promozioaren egiteko. Hortaz gain publizitatearen ekoizlea den Lactalis esnetegiak jatorria segurtatzen duen Ossau Irati sormarkapeko gasna ekoizten badu ere, jakin behar da "P'tit Basque" produktoa ez dela talde horretan sartzen.
Publizitatea gaur egun gertatzen denaren eredu Sarearen bidez heldu den salaketa hau giro berezi batean gertatzen da. Badira zenbait aste Actalis bezalako esnetegiek errefusatzen dute CLPB kooperatibari Ossau Irati sormarkapeko 1,3 milioi pinta esnearen hartzea Ber momentuan atzerritik 8,5 litro sarraraziko dituztela jakinarazi dute industrialek. Iragan astean Paueko Laborantza Ganberako egoitzaren atarian egin bezala, CLPBko kooperatibako 60 bat kideek protesta ikusgarria burutu dute, astearte goizean, Miarritzen. Industriak nahiago duela esnea kanpotik ekarri hemengo ekoizleekin harturiko engaiamenduak bete baino salatu nahi izan dute esne ekoizleek ekintza berri horrekin. 8000 litro esne jaurti dituzte aeroportuaren ondoan. Paueko eta Miarritzeko ekintzen ondotik beste motako iniziatiba bat burutuko dute laborariek, ostegun honetan. CLPBko kideek Angeluko Bihotzeko Ostatuaren alde jogurtak dohainik banatuko dituzte. ( Xehetasun gehiago: reporterre.net eta www.fromages-basques.com )
Iturria: kazeta.info |