>

Euskal moneta urtarrilean jarriko da martxan

Eusko, euskal moneta alternatiboa datorren urtearen hasierarekin batera jarriko da martxan Lapurdi, Nafarroa Beheran eta Zuberoan, gerora Euskal Herri osora zabaltzeko helburuarekin. Momentuz, proiektuaren bultzatzaileak boluntario bila ari dira. Kazeta.info agerkari digitalak jasotzen duenez, irailetik aurrera enpresak bisitatu, erabiltzaileen artean sentsibilizazio kanpainak abiatu, diru laguntzak eskatu, finantziazio bideak lortu, moneta txartelak inprimatu... lan eskerga dago egiteko. Euskal Moneta elkarteko kidea izan beharko da proiektuan parte hartzeko eta euro baten truke eusko bat jasoko da, sarean parte hartuko duten enpresa, elkarte, zerbitzu publiko, denda eta gainontzeko kideen artean erabiltzeko.

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

Lo más leido

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..