Ondoko egunetan burutuko dira Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolaturiko hiru ekitaldi, formakuntza eta eztabaida bultzatuz uztartuz.
- Maiatzaren 25ean, ostiralez, Baionako Atalante zinegelan gaueko 8tatik goiti, Elikadura burujabetza Euskal Herrian eta Nazioartean gaualdi berezia
- Maiatzaren 26an, larunbatez, Ainiza Monjolosen arratsaldeko 3tan, Gaurko eta biharko laborantza mahai-ingurua Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiarekin antolatua.
- Maiatzaren 29an, asteartez, Ainiza Monjolosen gaueko 9tan, hilabeteko mintzaldia: Baliabide naturalen partaidetzako kudeaketa Mexiko ekialdean
Xehetasunak: Bixente Eyherabide (06 74 51 89 60)






