Azpeitiko Sanagustin kulturguneak eta bailarako baserritarrek elkarrekin adostutako eta dagoeneko martxan dagoen hornitze sistema aurkeztu dute San Isidro egunean. Garaian garaiko produktuak indartzen hasi da dagoeneko kulturgunea bere ostalaritza zerbitzuan, bertako ekoizleei erosiak. Urtean zehar bertako baserritarrek emandakoekin hiru otarre ere zozkatuko ditu Sanagustinek bazkideen artean; aurrenekoa gaur bertan eman dute. Elkarlanean aurrera egin eta garatu asmo dituzten ekimenen berri eman dute bi aldeetako ordezkariek.






