>

Asteburu honetan Europako Zero Zabor biltzarra Donostian

Europako Zero Waste Europe taldeak Donostian egingo duen biltzarra ostiralez hasi da. Goizean Usurbil eta Hernani bisitatuko dituzte, hondakinen gaikako Atez Ateko bilketaren funtzionamendua eta emaitzak gertutik ezagutzeko.

Zero zabor Europa

Ostiral arratsaldean hasiko dira hitzaldi eta biltzarrak. 17:00etan Enzo Favoinok Hondakinen Aholku Batzordeko kideei eskainiko dienaren ondoren, Donostiako udaletxean, batzar aretoan 19:00etan Zero Zabor bidean – paradigma berria gaiaz mintzatuko da errekurtso naturalen eta hondakinen kudeaketan aditu Dr Paul Connett, New Yorkeko Saint Lawrence University-ko Irakasle emeritua ingurumen kimikan eta toxikologian eta American Health Studies Project enpresaren lehendakaria. Ordu berean, Arrasaten, Arimazubi Ikastolako Areto Nagusian 19:00etan, Zero Zabor esperientzia Europan hitzaldia emango du Joan Marc Simon Zero Waste Europe erakundekoko koordinatzailea.

Zero waste Europe

Ondo egitera goaz

Zero zabor bloga ARGIA.com

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..