>

Marritzeko baserritarren azoka maiatzaren 1ean

Izar Lorea 45. zenbakia kalean dagoeneko

"Aurten ere, Euskal Herriko Laborantza Ganbara-k Miarritzeko Bibi Beaurivage auzoaren besten kari merkatu bat antolatzen du maiatzaren 1ean asteartarekin, goizeko 9tatik arratsaldeko 3ak arte. Kalitatezko desmartxetan sartuak diren 25 bat laborarik parte hartuko dute, ekoizpen andana bat kontsumitzaileeri proposatuz. Aurtengo berritasuna : Philippe Miarriztar sukaldariak animaturiko tailerrak merkatuko mozkinekin ! ".  Hau da Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Izar Lorea aldizkariaren 45. zenbakian  (maiatzari dagokiona) barneratzen den informazioa, besteak beste.

Hala nola, Ipar Euskal Herriko mozkinak erosgai izanen dituen publikoak: AOC Ossau-Iraty ardi gasna, Kintoa Euskal Xerria, haragi fresko eta kozinatua (ahate, axuri, bildoxki, ahatseki, ...), behi gasna eta esnekiak, esnea, sasoieko barazkiak, ogia, sagar jusa eta sagarnoa, AOC Irulegi arnoa, tisanak eta belar aromatikoak, erreximentak, eztia, IGUZKIA Euskal Bixkotxak, Donibane Lohizune-Ziburuko portuko arraian kontserbak, bidezko merkataritzako mozkinak, eta beste ... Bezeroekin solastatzeko eta harremanetan sartzeko hor izanen dira ekoizleak. Eta gainera, egun osoan euskal pesta herrikoi baten giroan murgildurik !

 

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..