>

Ganaderitza iraunkorra eztabaidagai Etxalde mugimenduaren jardunaldian

Hasia da gaur (apirilak 12) Etxalde-nekazaritza iraunkorra mugimenduak ganaderitza iraunkorrari buruz antolaturiko jardunaldia, Azpeitiko San Agustin Kultur aretoan. Euskal Herri osoko pertsonek  parte hartu zuten. Lehenengo eta behin Euskal Herriko Laborantza Ganbarako lehendakaria den Mixel Berhokoirigoin Europako Nekazaritza Politikak ganaderitzan duen eragina jorratu zen.
Egitaraua

Mixel Berhokoirigoinen hitzaldiaren ardatz batzuk

Laborantza ez da bakarrik ekoiztea, ingurumena, biodibertsitatea, kalitatea, arlo soziala... hori ere laborantza da; baina merkatuak ez ditu horiek ezagutzen. Merkatuak ekoizpena ikuspegi kuantitatibotik ezagutzen du.
PAC-aren erreforma ez da efikaza, ez du merkatua antolatzeko tresnarik, espekulazioa da bere lege nagusia.
PAC-aren erreformak ez du efikazia sozialik, ezta lortu nahi ere. Laguntzak banatzeko kriterio bakar bat ere ez da lanean ari diren pertsona aktiboetan oinarritzen. Dimentsio soziala ez da kontuan hartzen. Elikadura burujabetza ez da bere helburua; bere helburua merkatua da.
Esne kuotak desagertzeak deslokalizazioa ekarriko du. Ekoizpenak merkeen diren lekuetara eramango dira; itsas bazterrera, mendien eta animalien garraoioa erreza den lekura.
Bioerregaiek espekulazioa dakarte. Ekoizleari uzta jaso aurretik erosten zaio, eta gero uzta hori batetik bestera saldua doa; jaso aurretik hainbat aldiz salduz eta erosten da ere jasoa ere ez denean.
Laguntzen desakoplamenduak abeltzantintzaren desagertzea ekarriko du. Laguntzak lurrari lotzeak eta ez ekoizpenari, abeltzaintza desagertzea dakar, egun abeltzaintzaren etekina laguntzak baitira. Ez da enplegu eta lan berdina behar 100 hektarea zereal edo abeltzeintzak 100 hektarea erabiltzeko. Hektarearen ordez aktiboa hartu behar da kontuan.
Etxalde txikiei lurra eta ekoizpenari lotutako laguntza eman behar zaie. Hausnar egiten duten animaliak dituzten etxaldeei zuzendutako laguntza bideratu behar da, muga batzuekin, baina horrek intentsifikazioa eragotziko du eta etxalde txikiak bultzatu.

Iker Elosegi, Ipar Euskal Herrian "Lorea" metodologiaren aplikazioaz

Bigarren hitzaldia Euskal Herriko Laborantza Ganbarako (EHLG) koordinatzailea den Iker Elosegiren esku egon zen. Ipar Euskal Herriko 30 baserrietan iraunkortasuna neurtzeko "lorea" metodologia aplikatuz EHLG-k eginiko ikerketa azaldu zuen. Lotura.

Arrate Korres, Sakanako hiru ardi ustiategietan eginiko ikerketaz

Arrate Korresek Sakanako ardi ustiategien inguruan produkzio ereduaz eginiko ikerketa ezaguterazi zuen. Berak erabilitako metodologia "lorea"ren antzekoa da. Bere ondorien artean, ereduaren inguruan bi logika desberdinak nabariak dira: baserritarra eta enpresariala. Eredu baserritarra, lurrarekin lotuta, sustengarriena da arlo guztietan: ekonomikoa, baliabide naturalak mantentzeko, balore kulturalak mantentzeko. Aukera enpresariala, ordea, ezegonkorrena da: diru sarrerak izateko produkzio altuak eta dezberdindu ezinak behar ditu; autonomia gutxiena da eta ingurumenean eta arlo sozialean duen eragina oso eskasa da; bere iraunkortasuna agroindustriaren menpe dago. (Laburpena)


 

EHNE-Bizkaiaren ikerketa

EHNE-Bizkaiak Bizkaiko hiru baserri aztertu zituen. Esne behiak dituzten baserriak dira. Baserri eredu ezberdinak dituzte: dibertsifikatua, transformatu eta salmenta zuzena egiten duena, autonomia handiena; desintentsifikazio prozesuan eta transformatzen duena, nahiko autonomoa da; eredu intentsiboan industriara saltzen duena eta autonomia txikia duena.
Ikusten da Bizkaiko esne ustiategiak Europako dependienteenak direla kanpoko erosketarekiko. Dependentzia muga Europako altuenetakoa da.

Eztabaida

Hitzaldiak izan eta gero, galdera eta eztabaidaren txanda izan zen. Hizlariak mahai-inguru baten jarri ziiren erantzun eta interbentzio gehiago egin ahal izateko. Orokorrean laguntza publikoak intentsifikazioa bultzatzeko bakarrikk ezarri direla aipatu zen, besteak beste. Ondorio gisa zera esan ahal da, ganaderitza iraunkorra beharrezkoa dela eta berau bultzatzea etengabeko prozesua dela, beti ere baserri bakoitzari egokituz.

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

Lo más leido

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..