Elikadura burujabetzari buruzko "Gure lurra, gure etorkizuna" dokumentala aurkeztuko dute EHNE-Bizkaia eta Bizilurrek Euskal Herriko hiriburuetan. Martxoaren 20an Baionan aurkeztu eta herrialdez herrialde jendaurrean eskainiko da "Gure lurra, gure etorkizuna" dokumentala. Euskal Herriko baserritarrak eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketekin osatu da filmea.
Egutegia Martxoaren 20an (asteartea) Baionan. Martxoaren 21ean (asteazkena) Donostiako Doka kafe antzokian 19:30etan. Martxoaren 23an (ostirala) Ainitzen Mongolesen Euskal Herriko Laborantza Ganbararen egoitza nagusian, gaueko 21:00etan. Martxoaren 28an (asteazkena) Bilboko Sarrikoko fakultatean (EHU)19:00etan. Martxoaren 30ean (ostirala) Gasteizko Aldabe kultur etxean.