|
Euskal Herria -
Ekimenak
|
|
2012/01/11 |
|
2011ean Mathieu Mendizabal Arüen instalatu da, laborari-okin bezala, GFAren bidez laborantza biologikoan lantzen dituen 10 hektaretan garia ereinez eta ondotik ogia salduz. 2011ean ere Uztaritzeko eiherarentzat irin egiteko ogi produkzione bat lortu da, helburua lekuko okin edo bizkotxegileek baliatzea izanik. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak teknikoki segitu ditu gari alor horiek eta 2012ko uztarendako 40 hektarea ereinak izan dira. Xehetasunak : Isabelle Cazaubon 05 59 37 53 76 Iturria: Euskal Herriko Laborantza Ganbara
|