Jantokietako kudeaketa arduratsua bultzatu eta sustengatuko duen sarea osatuko da PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Euskal Herria - Ekimenak
2011/09/19

Irailaren 16 eta 17an, Larrabetzuko eskolako jantokian "Elikadura eta jantokiak" parte hartze handiarekin izandako jardunaldien ondorio nagusia da

Guraso, irakasle, baserritar eta elikadura burujabetzaren aldeko militante asko bildu dira irailaren 16 eta 17an, Larrabetzuko eskolako jantokian "elikadura eta jantokiak" izandako jardunaldietan eta argi utzi dute jantokietako kudeaketa arduratsua bultzatu eta sustengatuko duen sarea osatzeko konpromisoa. Hain zuzen ere, bi hilabete barru beste bilera bat egingo da sare moduan pausuak eman eta, hain zuzen, elkarrekin ekimenak bultzatzeko poposamenak zehazteko asmoz. Bide horretatik ari diren esperientziak -Larrabetzuko eskolarena barne- azaldu ziren aipatu jardunaldietan. Guzti horiek bi ezaugarri nagusirekin: alde batetik elikadura arloan erabakitzeko ahalmena eskolaren esku egotea eta beste aldetik elikadura hori bertako baserritarrek eskainitako produktuetan oinarritua izatea. Argi geratu zen elikadura osasuntsua bermatzeko bertako nekazaritzarekin lotuta egon behar duela eta posiblea dela hori eskaintzea era duin baten, gurasoentzako prezio egokian eta langileen baldintza egokietan, besteak beste.
Larrabetzuko eskolako webgunean jardunaldien informazio eta argazkia gehiago topatu ahal dira: sakatu hemen