>

Euskal Herria

   

Euskal Herri osoko emakume baserritarrak batu dira Arbizuko ekokanpinean

Euskal Herriko emakume laborari eta baserritarrak batu, ezagutu, elkarrekin hitzegin, ikasi, erakutsi eta aurrera egiteko helburuarekin antolatu dute aurten ere Etxalde mugimenduko emakumeek Zientzia eta Teknologia foroa Arbizuko ekokanpinean. Iazko arrakasta ikusita, aurten ere emakume baserritar ugari batuko da Nafarroako Sakanan dagoen herri txiki honetan, baserri munduko ezagupenak, tresnak, molde berri eta zaharrak, kontakizunak eta beste elkartrukatzeko asmoarekin.

Emakume baserritarrak

Gaur egun, inposatutako daukagun eredu ekonomikoarekin erosi eta saldu egiten da jakintza bera ere, merkantzia balitz bezala. Horretaz hausnartu, eta alternatibak ezagutzera emateko batuko dira.

Zientzia eta teknologia foroa
Martxoaren 7ko eta 8ko topaketa honetan, emakume baserritarrek bere ikerketa eta garapen (i+g) prozesu propioa egiteko asmoa dute, frogak eginez, hobekuntzak aplikatuz eta batak besetari lagunduta. Izan ere, “konpartitzeko ohitura gehiago dugu emakumeok” adierazi digute Etxaldeko emakumeek, topaketa antolatzeko bilera baten ostean. “Erosi eta saltzen ez den zientzia eta teknologia aldarrikatuko ditugu Arbizuko topaketa honetan”. Belaunaldiz belaunaldi, eta baserriz baserri landu den jakintzaren gainean arituko dira bi egunez.

Baserri Bizia 39

Gizonentzat pentsatutako nekazaritza eredua
Aspaldi honetan ezagutu –eta pariatu- dugun nekazaritza eredua gizonengan –indartsuak, handiagoak…- pentsatuta dagoela azpimarratzen dute. Baserriko lanak dituen arriskuak, zakuen pisua, traktore eta makinariaren itxura, garaiera, lan egiteko moldeak… Horren aurrean, bestelako eredu txiki, apal eta gertukoagoaren aldeko jarduerak bultzatuko dituzte emakume baserritarrek.

Campesina a campesina eredua
Eta arazoei, erronka berriei, baserrietako ardurei modu kolektiboan erantzun gura diete emakumeek. Elkarrekin hitz egin eta landuz, etxez etxe, herrialdez herrialde, baserriz baserri landuaz gai bakoitza. Kuban, Nazioarteko agroekologia mintegian ezagututako Campesina a campesina metodologia gurera ekarri, eta emakumeak batu eta hitz egiteko guneak sortzea da helburua. Ezagutzak konpartitu, arazoak, irtenbideak eta hedatzeko premian diren proiektuak ezagutaraztea dute helburu. Horregatik, martxoaren 8tik aurrera ere, denon artean zer egin eta zelan jardun pentsatuko dute, urtean zehar beste hiruzpalau bilera edo topaketa egiteko, herrialde eta baserri ezberdinetan, gai eta arlo anitzak lantzeko.

Etxalde emakume baserritarrak

Egitarau osoa: etxalde-eh.org

 

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..