>

Ekimenak

Bertoko produkzioa bertoko merkaturako

Merkatu gardenak egin ditu EHNE Bizkaiak Deustu, Errekalde eta Bilboko Arriaga plazan

Gaur eguneko ardi gazta soberakinen ereduak inguruko hausnarketa sakona eskatzen du


Esne sektoreek, bai ardiarenak eta baita behiarenak ere, egoera larria bizi dute. Ardi gaztaren kasua
aztertuko dugu. Egoera salatzeko, EHNE-Bizkaiak
Merkatu Gardenak antolatu ditu gaurko Bilboko Arriaga
plazan, Deustuko San Pedro plazan eta Errekaldeko plazan. 3 plaza hauetan 900 poltsa banatuko ditu
kontsumitzaileen artean (ardi gazta erdi, igurtzeko ardi gazta eta ardi gazta birrinduta). Honekin adierazi
nahi dena da ardi esnearekin produktu bat baino gehiago egiterik badagoela.

Gazta merkatu gardena Bilbon. EHNE Bizkaia

Aurreko merkatu gardenean, etiketatu bikoitzarekin eskuratu zuten kontsumitzaileek EHNE-Bizkaiak
banatutako gazta. Orozkoko Esnetik kooperatiba da lehen aldiz etiketatu bikoitza ipintzen duena.
Ekoizpen eta kontsumo kooperatiba honek, prezioaren kostuen banaketa egiten du, baserritarrak
kobratutakoa adieraziz. Ardi gazta kiloa 15 eurotan saltzen du Esnetikek eta baserritarrak %50 jasotzen
du: 7,50 euro. Beste %33 gaztaren transformazioan doa eta gainontzeko %11 banaketan.

Oraingoan ardi gaztaren egoeraren berri ematea du helburu ekintza honek. EHNE Bizkaiak aurretik
salatu izan du gaur egun bizi dugun egoerara heltzeko arriskua zegoela. Izan ere, merkatua eta ekoizpena
arautzeko neurririk hartu ez izanak ekarri gaitu egoera honetara. Jatorrizko izendapen ezberdinak,
gazta elkarte ezberdinak ez dira gai izan egoera hau aurreikusi eta neurriak hartzeko. Ondorioz, gaur
egun dauden soberakinak (ardi gazta tonak soberan) esportatu eta artzainei ekoizpen kostuen azpitik
ordainduz.

Esportazioa ez da bidea.

Zentzuak esaten du etxerako balio ez duten errezetak kanporako ere ez dutela balio. Esportaziorekin
artzainei 11 eurotara gazta soberakinek ateratzeko aukera ematen zaie soluzio moduan. Euskal Herriko
kontsumitzaileari gazta berdinagatik 16 -20 euro tartean eskaintzen zaio. EHNE–Bizkaiaren iritziz
zuzenagoa da bertako kontsumitzaileari 14-15 euro bitartean eskaintzea gaztaren prezio orekatuago
bat lortzeko. EHNE Bizkaiak bertako produktuak ekoiztu eta komertzializatzeko beste eredu batzuk egon
badaudela uste du; gizarte osoari kalitatezko produktuak, prezio etikoetan eskainiz.

Argazki gehiago: merkatu gardena 2012-12-19

Merkatu gardena eta EHNE Bizkaiaren adierazpenak Bilbon.

bideoa: Bilbokobranka.info

Merkatu gardena Deustun

 
     
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

Baserri Bizia 40


Baserri Biziaren albisteak jaso nahi badituzu zure helbide elektronikoan, bidali hurrengo datuak

Bannerra

BIDEOA

Twitter icon

@baserribizia

Loading..