Astrabuduako XII. Nekazal Azoka PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Euskal Herria - Ekimenak
2011/09/06

Irailaren 11n Astrabuduako XII Nekazal Azoka ospatuko da. Goizeko 10.00etan hasi eta eguerdira bitartean egongo da zabalik azoka, Andres Mendiguren plazan. 20 ekoizle gazte izando dira bertan eta era guztietako produktuak eramango dituzte, gehienak Bizkaiko herri ezberdinetakoak, baina baita Gipuzkoa, eta Arabakoak ere.

 


Baserritarrek sasoi honetan hain ugariak diren produktuak izango dituzte salgai, besteak beste: ortuariak, frutak, ardi eta ahuntz gazta, landareak, kontserbak, arrautzak, mermeladak, xaboi naturalak, euskal pastela, sendabelarrak, ogia, eta abar. Gainera azokara gerturatzen direnek artisautza produktuak ere eskuragarri izango dituzte. Honekin batera, taloak egiteko tailer bat antolatuko da, kale animazioa, rokodromoa eta abar.
Astrabuduako azokak bi berezitasun nagusi ditu. Alde batetik baserritar gazteak gerturatzen direla, duela urte gutxi baserrian lanean hasi berri diren pertsonak, eta hauek euren lanaren emaitza eramaten dute bertara. Bestetik, horietako gehienak nekazaritza ekologikoaren arabera egiten dute beharra. Nekazaritza ekologikoaren oinarrietako bi, produktua sasoikoa izatea eta ahalik eta gertuen produzitzea dira.
Azokak aukera ederra dira baserritarren produktuak ezagutu eta ekoizle eta erosleen arteko harreman zuzenak bultzatzeko. Produktuen ezaugarriak zuzenean ezagutu, ekoizteko moduei buruz informazioa jaso eta kalitatezko jakiak eskuratzeko aukera paregabea da. Beste ekualdeetan gertatzen ari den moduan, kontsumitzaile ekologikoen elkarteak bultzatzeko aukera ona ere bada.
Axpuru kultur elkarteak eta EHNE sindikatuak antolatutako dute azoka, Erandioko udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eudel, Bizkaimendi eta BBKren laguntzarekin.

Informazio gehiago: Leire 658709332 (Axpuru Kultur Elkartea) eta Unai 636451572 (Ehne-Bizkaia)